BERTSODERBIA
ZORNOTZA ARETOA. Doan.
Bertsoderbia Athletic Clubeko eta Real Sociedadeko bertsolarien arteko derbia da. 2012. urteaz geroztik egiten da, bi taldeak zelaian aurrez aurre aritu aurreko egunetan.
Jarduera Athletic Fundazioak Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean antolatzen du, lehia jatorra sustatzeko asmoz. Izan ere, jakin badakigu kirol-lehiaz harago, kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela. Seguruenik, bi futbol-klub lehiakidek bien arteko lehian bizikidetza sustatzeko asmoz elkarlanean antolatzen duten kultura-jarduera bakarra izango da munduan.
Saio honetan gai jartzailea Eta Abar Zornotzako bertso eskola izango da eta parte hartuko duten bertsolariak Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria, Aitor Etxebarriazarraga, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Amets Arzallus izango dira.

Eskatu hemen zure gonbidapena
Otsailak 20 12:30
Bertsolaritza
BERTSOLARIAK
ANJEL MARI PEÑAGARIKANO
ANDONI EGAÑA
JONE URIA
MAIALEN LUJANBIO
AITOR ETXEBARRIAZARRAGA
AMETS ARZALLUS
GAI-JARTZAILEA
ETA ABAR ZORNOTZAKO BERTSO ESKOLA