Zornotza Aretoa

BERDINTASUN BERBALDIAK

ZORNOTZA ARETOA. 120 min. Doan.

2013an, lehen aldiz antolatu ziren Berdintasun Berbaldiak topaketak. Aurten ere ekimenari ekingo zaio, eztabaida eta gogoetak Amorebieta-Etxanoko gazteei hurbiltzeko asmoz.

Azaroaren 25aren inguruan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, egiten den topaketa da. Topaketa honetan Maria Mentxakaren Zornotzako Emakume Kirolariak izeneko erakusketako kirolariak gonbidatuko dituzte. Argazki-erakusketa ibiltari bat, udalerriko hainbat tokitatik ibiliko dena, Larrea kiroldegian hasita.

Zornotzako kirolariek kirolaren munduaz hausnartu eta eztabaidatuko dute, Maria Mentxaka argazkilariarekin eta moderatzaile batekin batera.

Eskatu hemen zure gonbidapena
Ez itxaron gehiago

Azaroak 30 18:00
Ekitaldia

Zornotzako emakume kirolariak

Argazkia: Maria Mentxaka
Online salmenta itxita