Zornotza Aretoa

Bertso Derbia

ZORNOTZA ARETOA. 70 min. Doan.

Jarduera Athletic Club Fundazioak Real Sociedad Fundazioarekin elkarlanean antolatzen du, lehia jatorra sustatzeko asmoz. Izan ere, jakin badakigu kirol-lehiaz harago, kirolak eta kulturak batu egiten gaituztela. Seguruenik, bi futbol-klub lehiakidek bien arteko lehian bizikidetza sustatzeko asmoz elkarlanean antolatzen duten kultura-jarduera bakarra izango da munduan.

Internet bidezko sarrerak urtarrilaren 12ko 14:00ak arte egongo dira eskuragarri. Leihatila urtarrilaren 13an, 11:00etatik aurrera irekiko da. Aretoko ateak 11:30ean irekiko dira. Sarrerak ez dira zenbakituak.


Urtarrilak 13 12:00
Bat-bateko bertso saio berezia

Bertsolariak: Egaña, Andoni; Elortza, Igor; Enbeita, Onintza; Gaztelumendi, Beñat; Martin, Alaia; Peñagarikano, Anjel Mari
Gai-emailea: Irakulis, Xabier
Antolatzailea: Athletic Club Fundazioa
Kultur bitartekaria: Lanku

Online salmenta itxita