Zornotza Aretoa

Bitartean… Rock Eztanda! (Zornotzako Musika Banda eta Eztandap)

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. 3,10€.

Bandak herriko talde eta elkarteekin daukan harremana eta konexioa sendotzeko helburuarekin, bi urterik behin kolaborazio kontzertu bat eskaintzen dugu denboraldiaren barruan. Duela bi urte, “Blanco y en botella” taldearekin elkar eragin genuen eta kontzertu berezia aurkeztu genuen.
Kontzertuaren lehen zatian rock sinfonikoa landuko du bandak eta bigarren erdian, Eztandap taldearen 6 abesti aurkeztuko ditu bandak bertsio sinfonikoan estreinakoz.
Eztandap! rock boskotea Zornotzako eta Eako kideek osatuta dago eta 2019an ekin zioten musikagintza bideari. Estiloari dagokionez, rocka ardatz hartuta, blues, funk edo punk ukituak antzeman daitezke bere errepertorioan.

  • MARCEL SAURER – Rock Ouverture (3’)
  • QUEEN-GENESIS / arr. GILBERT TINNER – Symphonic Rock (9’)
  • AEROSMITH-NIRVANA-KISS-WHITE STRIPES/ arr. MARKUS SHCENK – Hard Rock
    Dynamite (8’)
  • EZTANDAP / arr. ARITZ LABRADOR – Barbaika (3’)
  • EZTANDAP / arr. ARITZ LABRADOR – Lagun bat (2’)
  • EZTANDAP / arr. ARITZ LABRADOR – Ikarus (5’)
  • EZTANDAP / arr. ARITZ LABRADOR – Samhain (6’)
  • EZTANDAP / arr. ARITZ LABRADOR – Beregor (4’)
  • EZTANDAP / arr. ARITZ LABRADOR – Agura Zarkillun (6’)
Eskatu hemen zure sarrera
Urtarriletik aurrera

Maiatzak 4 20:00
Musika

Gitarra: Asier Fernández
Gitarra: Asier Goikoetxea
Baxua: Ion Ander Agorreta
Bateria: Aratz Longo
Ahotsa eta teklatua: Jonathan Santos
Zuzendaria: Aritz Labrador