REY LEAR (Atalaya)
ZORNOTZA ARETOA. 105 min. 12€.
Atalaya konpainiak klasikoak prestatzen ditu publiko orokorrari zuzenduta. Lan horretan espezializatu da eta TNT Sevillako ikerketa eta esperimentazio eszenikorako zentroan egiten dute lan. Haren “Lear” 2019ko Max sarietan izendapen gehien jaso zituen obra izan zen eta 6 Lorca Sari irabazi zituen.
Kritikoen eta ikusleen aurrean izandako arrakastari lagundu diote, batetik, mahaien bidez egindako eszenografi a original eta xumeak, hainbat egoera sortzeko, eta, bestetik, aldaketa eszenikoekin batera doan abesbatzaren indarrak. Baina ikuskizunaren aipagarriena antzezleek egiten duten interpretazioa da. Eta horien artean, goraipatu behar da Carmen Gallardok Lear zaharraren rolean egiten duen lana minaren, haserrearen eta umorearen arteko bere interpretazio-dantza paregabekoan.
Lear Erregearen Erdi Aroko kondairak kontatzen du errege batek bere hiru alaben maitasuna proban jartzen duela eta alabarik maitagarriena izendatzen duela oinordeko. Hala ere, bere erresumatik erbesteratua izango da. Shakespearek giza mina eta eromena disekzionatu zituen, gordintasunez eta itzulingurutan ibili gabe. Emaitza intriga-korapilo konplexua da, gozatzea merezi duena.
Eskatu hemen zure sarrera
Abenduak 10 20:00
Antzerkia gazteleraz
Antzezleak: Carmen Gallardo, Joaquín Galán, María Sanz, Raúl Vera, Elena Aliaga, Silvia Garzón, Lidia Mauduit, José Ángel Moreno, Javi Domínguez
Zuzendaritza eta dramaturgia: Ricardo Iniesta