Zornotza Aretoa

El sueño de la Sultana (JBEA – VOSE)

Sinopsia

Amets egiteko gai ez den eta apur bat galduta dagoen donostiar gazte bat da Ines, El sueño de la sultana liburua ustekabean deskubritzen duena. Bertan, Emakumeen Herrialdea deskribatzen da, non emakumeak denak zientzialariak diren eta boterea duten, gizonak etxean itxita dauden bitartean, ezjakintasunak mugatuta. Literatura utopiko feministaren klasiko horrek eta Begum Rokeya Hossain idazle eta ekintzaile musulmanak liluratuta, Indian barrena egindako bidaia iniziatiko batean murgilduko da Ines, egilearen eta Emakumeen Herrialdearen trazen bila.

Kritikak

“Espainiako animazioa amestutako leku batean kokatzen duen alegia. (…) Herguerak ehunduren, koloreen eta amets bizien mihise eder bihurtzen du bere lehen film luzea, eta pantailaren mugak gainditzen ditu.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Mundu eder eta animatua (…) hain apala baina hain handinahia (…) Irudia luxu bat da (…) bere arazo sozialaren zentzu poetikoak eta askatasunaren bilaketak ‘Sultanaren ametsa’ anomalia ukaezina bihurtzen dute.”
Javier Ocaña: El País egunkaria

“Denboraldiko espainiar zinemaren sorpresetako bat (…) murgiltzailea da, 3Dra eta azken teknologiara jo gabe, narrazio zirraragarri eta edertasunez beteari kasu eginez.”
Pepa Blanes: SER katea

Sariak

2023: Goya Sariak (Espainia): Animaziozko film onenaren sarirako izendatua.
2023: Donostia Zinemaldia: Euskal Zinemaren Saria. 2 izendapen.
2023: Forque sariak: Animaziozko film luze onenaren sarirako izendatua.
2023: Feroz sariak: Feroz Arrebato fikziozko sarietarako izendatua (Sari Berezia).


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Otsailak 13; 20:15etan

ZINEMA KLUBA
JATORRIZKO BERTSIOA EUSKARAZKO AZPITITULUEKIN
GENEROA: DRAMA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: El sueño de la sultana
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 86 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 7 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Isabel Herguera
Gidoia: Isabel Herguera, Gianmarco Serra
Musika: Moushumi Bhowmick, Tajdar Junaid
Argazkia: Eduardo Elósegi
Ekoiztetxea: Sultana Film
Generoa: Drama


Online salmenta itxita