Zornotza Aretoa

Esna (Marie de Jongh/DOOS)

ZORNOTZA ARETOA. 40 min. 5€.

Familia osoari zuzendutako antzerki-dantza proiektua da ESNA, non esperimentua esperientzia bihurtzen den. Bi gorputz taularatuko dira, pertsona bakarra interpretatzeko, mila aurpegi izan ditzakeen pertsona bakarra.

Pertsona batek beste bat dela irudikatzen du, haren azalean jartzen da, gero izandako esperientziak aberastuta bere baitara itzultzeko. Jolasaren bidez animalia bat dela irudikatzen du, edo lore bat, jostailu bat, ura edo eta haizea bera. Mutiko batek neska bat dela irudikatzen du, neskak mutila dela amestu. Neskatila bat mutila dela sinistuta dago, neska dela ohartzen den mutila dela deskubritzen duen arte; jaio berria zeneko garaira itzultzen da, jaioberriaren ama dela irudikatzen du, amaren amona eta amonaren biramoma, tximua dela irudikatu arte. Ikertu egiten du, ikertzen dute, jolastu egiten dute, lokaztu egiten gara, bata eta bestea izateko gai garela ohartu, ni, bera eta zurekin izan naitekeen pertsona bat, bakarra izatera behartuta egon gabe.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera


Azaroak 11 17:30

Umeentzat dantza/Antzerkia +6

Egileak: Jokin Oregi eta Eva Guerrero
Zuzendaria: Jokin Oregi
Koreografia: Eva Guerrero
Aktore/dantzariak: Denis Martínez, Olaia Valle
Jatorrizko musika: Nerea Alberdi, David. S. Damián (Blue Bayou estudioetan grabatutako eta nahasitako musika)
Argiztapena: Arantza Heredia

Online salmenta itxita