Zornotza Aretoa

EUSKAL HERRITIK BIDAIA (Zornotzako Musika Banda eta Bilboko Udal Txistulari Banda)

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. 3€.

Denboraldi honetan Zornotzako Musika Bandak bidaiatzeko aukera paregabea eskaini nahi du programatutako kontzertu bakoitzean. Jaio eta pixkanaka-pixkanaka hazten hasi ondoren, denboraldiaren helburua banda martxan dagoela argi aldarrikatzea da! Bidaia bakoitzak kontzertu mota ezberdin bat planteatzen du eta ibilbideetako batzuetan lehen mailako gonbidatuak eta Zornotzako Musika Banda-rentzat berariaz konposatutako obra berrien estreinaldiak izango dira entzungai. Bidaiarik laburrena, eta hala ere bereziena, 2022ko uztailean izango da, herriko artista gonbidatuen presentziarekin. Ba al daukazu hurrengo bidaierako tiketa? Bandarekin bidaian, 3, 2, 1… ¡ORAIN!

Euskal Herriko musika txokoak bisitatuko ditugu bidaia honetan: Durangaldea eta Deba guneetan geldialdia, euskal doinuak entzuteko aukera, etab. Txistulariak bertako musika tradizionalaren sinbolo direnez, herriko Bandari laguntzen izango ditugu, bakarlari gisa, Bilboko Udal Txistulari Bandako kideak. Gainera, kontzertu honetarako espresuki sortutako bi obra estreinatuko ditugu.

Eskatu hemen zure sarrera
Otsailaren 1etik aurrera

Otsailak 19 20:00
Musika

Zornotzako Musika Bandaren zuzendaria: Aritz Labrador
Bilboko Udal Txistulari Bandaren zuzendaria:
Gorka Zabaleta

MASKARA DERRIGORREZKOA
Online salmenta itxita