Zornotza Aretoa

Gabon oroitzapenak (Zornotzako Musika Banda)

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. 3,10€.

Zornotzako Musika Bandak bere 2024-2025 denboraldia martxan jartzen du “Oroitzapenak” lelopean.
Aurtengo denboraldiak bertako musika-ondarearen oroitzapenak ekarri nahi ditu gogora: banda historikoa eta haren musika, historian zehar abestutako gabon doinuak, emakume sortzaile eta artistek sortu eta garatzen duten musika, euskal bertsolaritzaren inguruan sortu diren doinu eta abestiak, eta jaietako doinuak herriko txistulari eta gaiteroekin batera.

Gabonak ospatzeak historian zehar ekarri duen musika ondare emankorrari omenaldia egingo diogu bigarren saio honetan. Gabon abesti desberdinak entzuteko aukera izango ditugu, komertzialki gehien hedatutakoak, baita ezezagunagoak diren doinuak ere: ahaztutako doinuen oroitzapenak.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Abenduak 21 20:00
Musika

Zuzendaria: Aritz Labrador
Gonbidatuak: Abeskimu abesbatza