Zornotza Aretoa

GABONETAKO KONTZERTUA (Zubiaur Musika Eskola)

ZORNOTZA ARETOA. 75 min. 3€.

Aurreko urteetan bezala, koru eta tresna musika-kontzertua eskainiko digute Zubiaur Musika Eskolako ikasle eta irakasleek, hainbat estilotako lanak eta abestiak konbinaturik, dagoeneko klasiko bilakatu den Gabonetako emanaldian.