Zornotza Aretoa

GRAND MAMUT, Paleolitoko izakiak (Markeliñe)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 5€.

Duela milaka urte, giza-talde bat otso taldeez inguratuta dago, eta mamut handi baten hezur arrastoen ondoan babesten da. Baina hezurdura horretan ez dago haragi arrastorik ahora eramateko eta gosea baretzeko.Inguratuta eta gosetuta dago gizaki primitibo hauen taldea. Baina muturreko egoera horretan zerbait harrigarria gertatzen da. Horrela, besteen harridurarako, gizakietako batek hezur lehor eta ahitu bat hartu eta hezur hori estaltzen duen haragi zaporetsua dastatzen eta mastekatzen ari dela simulatzen du. Fartsa, fikzio edo antzerki keinua. Baina beste errealitate batzuk irudikatzeko irrika indartsua adierazten duena. Eta, denboraren poderioz, ahalmen horrek planetako animaliarik boteretsuena eta ustekabekoena bihurtuko du.

Eskatu hemen zure sarrera
Ez itxaron gehiago

Abenduak 29 18:00
Familientzat euskaraz

Sorkuntza eta zuzendaritza: Markeliñe
Antzezlea: Nerea Martinez, Fernando Barado, Itziar Fragua, Maite Bayón
Zuzendaritza teknikoa: Pako Trujillo

Online salmenta itxita