Zornotza Aretoa

How to have sex

Sinopsia

Britainia Handiko hiru nerabe oporretara doaz iniziazio errituak ospatzera: edatea, parrandan irtetea eta ligatzea, beren bizitzako udarik onena izan beharko lukeena.

Kritikak

“Molly Manning Walker britainiarraren debuta bikaina (…) Zuzendariak hain ondo deskribatzen duen sexu eta turismo testuinguru horretan, pertsonaia nagusiaren deserosotasun aitorrezina agerian geratzen da. “
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria

“Molly Manning Walkerrek estreinaldi onenaren kemenarekin eta argitasunarekin egiten du debuta zuzendari gisa (…) Nerabeen film gutxi hain hunkigarriak, hain samurrak, hain biziak. “
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Filmaren indarraren zati handi bat mozkor gauak filmatzen dituen errealismo britainiar lotsagabe horrena da (…) Hain gai arantzatsua lantzea lortzen du (…) bere konplexutasun morala besarkatuz. “
Sergi Sánchez: La Razón egunkaria

“Film adimentsua eta, aldi berean, gatazkatsua da, nerabezaroko erritu iniziatikoei beste begirada bat ematen diena. (…) Ez da zinta perfektua, baina bere zimurtasunetan oso interesgarria da. “
Quim Casas: El Periódico egunkaria

Sariak

2023: Canneseko Zinemaldia – Un Certain Regard saila: Film onena
2023: BAFTA sariak (Erresuma Batua): 3 izendapen
2023: Europako Zinemaren Sariak (EFA): Discovery Saria. 2 izendapen
2023: Valladolideko jaialdia – Seminci: zuzendari berri onena. 2 izendapen
2023: British Independent Film Awards sariak (BIFA): 3 sari. 13 izendapen


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Maiatzak 14; 20:15etan

ZINEMAKLUBA
GENEROA: DRAMA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: How to have sex
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 90 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Erresuma Batua
Zuzendaria: Molly Manning Walker
Gidoia: Molly Manning Walker
Musika: James Jacob
Argazkia: Nicolas Canniccioni
Aktoreak: Mia McKenna-Bruce, Lara Peake, Shaun Thomas
Ekoiztetxea: British Film Institute
Generoa: Drama