Zornotza Aretoa

IRATXOEN KANTU SEKRETUAK

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. 5€. 2-8 urte

Iratxoen kantu sekrekuak magiaz beteriko ikuskizuna da. Iratxoen kantu sekretuen bidez Gookapi baso magikoan murgilduko gara eta iratxoen sekretu ugari ezagutuko ditugu. Haiekin batera gure ingurune naturala maitatzen eta babesten ikasiko dugu.


Pintxo iratxoak, 3D abatar elkarreragileak, ikusentzuleoi bere unibertsoko sekretuak kontatuko dizkigu eta baita mundu magikoan murgiltzeko kanta, hitz eta koreografiak erakutsiko ere. Pintxo, Mithy, Liz, Hur, Xira, Maisu Jakintsu eta bestelako iratxoek Iñigito Txapelpunk abeslariarekin, Andrea Covadonga, Alazne Astorga eta Ugaitz Alegria aktoreekin eta Irati eta Naia Petralanda dantzariekin talde berezi bezain txundigarria sortu dute. Magiak gainontzekoa egin du, inoiz ez bezalako ikuskizun berritzaile eta emozioz beterikoa sortuz.


Nola?
Ba egia esan, dena hasten da abesti batekin… eta gero beste bat dator, eta beste bat… eta azkenerako unibertso magiko bat eratzen da. Eta hor, magia horretan murgilduta, haur zein gurasoak giro alaian murgiltzen dira helburu soil batekin: ondo pasatzea!

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarrilaren 1etik aurrera

Urtarrilak 21 17:30
Familientzat euskaraz

Ideia eta produktore eragilea: Egoitz Rodriguez Olea
Autorea: Iñigo Arrasate Lauzirika
Zuzendaritza eta gidoia: Iñigito Txapelpunk eta Egoitz Rodriguez
Koreografia: Iñigito Txapelpunk, Irati eta Naia Petralanda
Musika eta ahots nagusia: Iñigito Txapelpunk
Ahotsa: Ohiane Eskurza
Koroak: Haurrak

Online salmenta itxita