Zornotza Aretoa

Kutxartean (Teatro Paraiso)

ZORNOTZA ARETOA. 55 min. 5€.

Kutxartean ikuskizunak mundua abentura handiak bizitzeko kutxa handi bat dela amesten du, eszena Teatro Paraiso Antzerki taldearentzat 45 urteko ibilbidean izan den bezala. Ikuskizun honek jolasaz gozatzera, lagunarteko zailtasunak gainditzera eta beste gizaki batzuekin batera edozein gauza lor daitekeela amestera gonbidatzen gaitu.

Umorez beteriko istorio honetan kutxa batzuetan bizi diren bi lagunek leku zoragarrietara bidaiak imajinatzen dituzte, beraien sormen harrigarria dela eta. Beraien bizitza jolasaren, bizikidetzaren, eguneroko borroken eta ondorengo adiskidetzeen artean pasatzen da. Elkarrekin aurkituko dute egun batean zoriontsu izan ziren lekura bueltatzeko bidea, baliotsuena geratu zaiela ikustean: adiskidetasuna eta imajinatzeko gaitasuna.

Antzerki familiarraren klasiko bat Europako dramaturgia garaikidean, Teatro Paraiso antzerki taldearen proiektu artistikoaren metafora ere dena.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Urtarrilak 4 17:30
Umeentzat euskaraz +5

Egilea: Rosa A. García Sardon
Zuzendaria: Tomas Fdez. Alonso
Antzezleak: Xabier Artieda, Xabier Flamarique, Aritz Bengoa

Online salmenta itxita