Zornotza Aretoa

La batalla de los ausentes (La Zaranda)

ZORNOTZA ARETOA. 90 min. 8,25€.

Izan baino gehiago, izan ziren. Inork gogoratzen ez duen gerra batetik bizirik irtendakoak, nahiz eta ez duten amore ematen ahanzturaren aurkako borroka bat irabazteko ahalegin hutsalean, liskar haiek –inori interesatzen ez zaizkion efemerideak– handituz. Bizitzaren metafora bat borroka bezala, non Zarandako hiru aktore beteranoak gudaroste barreiatu baten hondarrak diren, berrogei urte baino gehiago irauten duen kuartelik gabeko gerra batean. Bere hizkuntza bandera eraitsi bat da, existentziaren zentzu poetikoa mehatxatzen duen mundu batean. Gure kultur esentzia dirudien alferrikako borroka, kixoteskoa. Epika hiru iruzurgilerentzat, giza-botere ororen satira, duintasuna eta fedea erresistentzia-ekintza gisa hartuta. Horiek izan ziren beti bere lubakiak. Beti etsituak, inoiz ez garaituak. “Berandu da eta laster ilunduko du” (Lukas, 24:29), eta argi bat piztuta uzten dute ekaitzaren erdian itxaropena munduratzen duen itsasargi bat bailitzan.

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarriletik aurrera

Maiatzak 24 20:00
Antzerkia Gazteleraz

Zuzendaria: Paco de la Zaranda
Egilea: Eusebio Calonge
Zuzendariaren laguntzailea: Andrea Delicado
Argiztapena: Eusebio Calonge
Eszenografia: Paco de la Zaranda
Jantziak: Encarnación Sancho
Antzezleak: Francisco Sánchez, Gaspar Campuzano eta Enrique Bustos