La quietud en la tormenta – Gelditasuna ekaitzean (JBGA-VOSE)
Sinopsia
Lara Paristik itzuliko da Telmo bikotekidearekin, Donostian behin betiko bizitzen jartzera. Daniel ez da inoiz hiritik irten; orain bere neskalagunarekin bizi da, Verarekin, eta amaren higiezinen agentziarentzat egiten du lan. Lara eta Danielen bizitzak gurutzatzen dira salgai dagoen etxebizitza baten bisitan, baina agian hau ez da aurkitu duten lehen aldia. Iraganaren eta orainaren artean, La quietud en la tormenta filmak bi pertsonaren maitasun-istorioa arakatzen du. Pertsona horien bizitzak, beste egoera batzuetan, beste bide batzuk har zitzaketen.
Kritikak
“Inpostatutako uneren bat igarotzen du, (…) baina, bere gauzekin, ustekabeko film aberatsa da.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria
“Donostia fotogeniko batean filmatutako pelikula honek belaunaldi-erretratu bat ere badu, nolabaiteko poesia, musikaltasun jazzistikoa eta interpretazio-estilo natural bateko hainbat eszena.”
Alfonso Rivera: Cineuropa
“Gastesik kalitatezko estilo-ariketa gisa jorratzen du gaia, 4:3 formatuan eta zuri-beltzean, baina uko egin gabe eguneroko bizitzaren sinpletasuna atzemateari, Éric Rohmer baten naturaltasunetik hurbil dagoen estilo batekin.”
Juan Pando: Fotogramas
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
Ekainak 3, 4 eta 5
ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: DRAMA ERROMANTIKOA
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Gelditasuna ekaitzean
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 97 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Alberto Gastesi
Gidoia: Alberto Gastesi, Alex Merino
Musika: Iñaki Carcavilla
Argazkia: Esteban Ramos
Aktoreak: Loreto Mauleón, Iñigo Gastesi, Aitor Beltrán
Ekoiztetxea: Vidania Films, ETB
Generoa: Drama erromantikoa