Zornotza Aretoa

Los Fabelman

Sinopsia

Spielbergen haurtzaroari eta gaztaroari buruzko film erdi autobiografikoa. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran girotuta, Arizonako Sammy Fabelman izeneko haur batek, bere ama xelebre eta artistak (Michelle Williams) eta bere aita pragmatiko eta informatikako ingeniariak (Paul Dano) eraginda, familia-sekretu suntsitzaile bat aurkituko du, eta filmen botereak istorioak kontatzen eta bere nortasuna eratzen nola lagun diezaiokeen aztertuko du.

Kritikak

“Pantaila beti beteta dagoela esatea soberan dago, dena solidoa eta hunkigarria dela dosi justuan, tristea eta alaia bezala, dena berea dela, Spielbergena, eta gure zerbait.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Gaur egungo zuzendarien autobiografia egozentrikoak gainezka dauden garai honetan, Spielbergena bere umiltasun, zintzotasun eta edertasunagatik bereizten da. (…) autobiopic hunkigarria.”
Carlota Moseguí: Cinemanía

“Autoperdonerako bokazioan (…) filmak aldi berean irabazten eta galtzen du. Ikuslearekiko inplikazio emozionala irabazten du (…) Spielbergek bere burua imajinatu eta idealizatzen du pleonasmo huts bihurturik.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Ezin neurtuzko adierazkortasunez kontatua, ‘Fabelmanak’ zinemarekiko maitasun-gutuna da.”
Jordi Batlle Caminal: Diario La Vanguardia

Sariak

2022: Oscar sariak: 7 izendapen, film, zuzendaritza eta gidoi onena.
2022: 2 Urrezko globoak: drama eta zuzendaritza film onena. 5 izendapen
2022: BAFTA sariak: Jatorrizko gidoi onenaren sarirako izendatua
2022: Torontoko Jaialdia: Film onena (Publikoaren Saria)
2022: National Board of Review (NBR): Zuzendari, aktore berri eta Top 10 onena
2022: American Film Institute (AFI): Top 10 – Urteko film onenak
2022: Critics Choice Awards: Interprete gazte onena (LaBelle). 11 izendapen
2022: Ekoizleen Sindikatua (PGA): Film onenaren sarirako izendatua
2022: Zuzendarien sindikatua (DGA): Zuzendari onenaren izendapena
2022: Gidoilarien sindikatua (WGA): Jatorrizko gidoi onenaren sarirako izendatua
2022: Aktoreen sindikatua (SAG): Aktore onenaren eta bigarren mailako aktore onenaren izendatua
2022: Satellite Awards: 9 izendapen, film drama eta zuzendari onena barne


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Martxoak 25, 26 eta 27

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: DRAMA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: The Fabelmans
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 150 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: Steven Spielberg
Gidoia: Tony Kushner, Steven Spielberg
Musika: John Williams
Argazkia: Janusz Kaminski
Aktoreak: Michelle Williams, Paul Dano, Gabriel LaBelle, Seth Rogen, Judd Hirsch, Mateo Zoryon Francis-DeFord, Julia Butters
Ekoiztetxea: Amblin Partners, Universal Pictures
Generoa: Drama