Zornotza Aretoa

Los Perros (Led Silhouette)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 6,20€.

Garaiko seme-alabak izaki, aro digitalean jaiotakoak egoera ezegonkor eta nahasi batean bizi dira, eta gizatasuna galtzeko eta bakartzeko prozesu bati aurre egin behar diote (eta aurre egin behar diegu). Horretarako, badirudi irtenbiderik arrakastatsuena blindatze indibiduala dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea. Salgai dagoen produktu bat gara sekula baino gehiago, eta gaztetasuna da baliorik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, ahulenak zatikatzen, bazter uzten ditu matxinadaren eta otzantasunaren artean zabuka ari diren (garen) moldakaitzak.

Hedatzen den pasiozko dantzak errepikapenean eta katarsian hartzen du zentzurik garbiena: akitu arte dantzatu, abaildu arte zaunka egin, hil arte bizi. Bere burua aurkitu nahian, bere burua bestearengan ikusten duen gizonaren kontakizuna.?

Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoak duen proposamena errepikapenaren trantzetik irudien segidarekiko lilurara doa. Atzokotik lapurtu, eta biharrera jaulkitako irudiak, oraingoak eta iraganarekin lokaztuak, plastika garaikidetik forma atabiko lurtarreraino, garaien eta lengoaien etengabeko gurutzaketan. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen offeko ahotsarekin eta Cristobal Saavedraren musikarekin batera.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Urriak 18 20:00
Dantza

Ideia eta zuzendaritza artistikoa: Marcos Morau
Laguntza koreografikoa: Marina Rodriguez
Antzezleak: Jon López eta Martxel Rodriguez
Testua: Carmina S. Belda
Itzulpena: Gaizka Sarasola eta Mattane Rodriguez
Offeko ahotsa: Oier Zuñiga
Argiteriaren diseinua: Andoni Mendizabal
Musika eta soinuaren diseinua: Juan Cristóbal Saavedra
Eszenografia: David Pascual
Fotografia: Irantzu Pastor
Bideoa: Marina Rodriguez
Jantzien diseinua: Iñaki Cobos
Maskarak eta atrezzoa: Juan Serrano – GADGET Efectos Especiales
Protesiak: Marti Doyejo