Zornotza Aretoa

Loti ederra (Glu Glu) ESTREINALDIA!

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. 5€.

Glu Gluk ipuin klasiko baten aldeko apustua berria egin du, belaunaldi guztientzat hain ezaguna den “Loti ederra”. Gaur egunera ekartzeko ipuin zaharraren eduki sexistarik eta tradizionalistenak ezabatuko dira. Izan ere, bertsio berri honen gai nagusia gazte eta umeentzako obsesio bihurtutako edertasun-kanonen arriskua da. Fisikoarekiko kezkak gero eta gehiago baldintzatzen du haurtzaroko eta nerabezaro-ko bizimodu osasuntsua eta, gainera, diskriminaziorako erabili ohi da.

Gure fabulan Gaizkiñek sare sozialen erresuma kontrolatzen du. Tiki Taka sarearen influencer nagusia da bera. Bertan, gazteak ustez ikusgarriagoak eta politagoak izateko, haien irudiak argitaratzen dituzte, zer eta arrakastaren bila.

Gazte horietako bat, Goizeder, malefizio baten biktima izango da: party baterako soinekorik fashionena josten ari dela, orratzarekin ziztatu eta lo geratuko da, telefono mugikorren eta sareen sorginpean. Esnatzeko modua benetako lagunen filtrorik gabeko begirada jasotzea izango da.

Antzezlan berri honekin ipuinen fantasia eta magiarekin haur-bizitza osasuntsuago, bidezkoago eta zoriontsuago baterako osagaiak agertu nahi ditugu. Eta nola ez, ez dira faltako musika, dantza eta antzerki-jolasa.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Urriak 28 17:30 / 19:30
Umeentzat euskaraz +3

Egilea: Galder Perez.
Zuzendaritza: Ugaitz Alegria Ituarte.
Antzezleak: Andrea Covadonga Lopez Pita, Jon Casamayor Garcia, Sara Barroeta de Luis, Itxaso Quintana Torres.
Argiztapena: Mario Lopez Fernandez.