Zornotza Aretoa

Mirande (Euskaraz)

Sinopsia

XX. mendearen erdialdean, Jon Miranderen prosak erakutsi zuen euskara literatura jasoa eta unibertsala sortzeko gai zela. Denek aitortzen dute haren garrantzia. Baina tabua izaten jarraitzen du. Mirande arrazista omen zen. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa. Ezmorala. Berari buruz hitz egiten den bakoitzean, polemika biziak sortzen dira. Ez dakigu zer egin berarekin. Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, interesgarriena hari hitza ematea litzateke.


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Apirilak 11; 20:15etan

ZINEMA EUSKARAZ
GENEROA: DOKUMENTALA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Mirande, film bat egiteko zirriborroa
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 69 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 12 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Josu Martinez
Gidoia: Josu Martinez, Miguel Ángel Elustondo
Musika: Joserra Senperena
Argazkia: Hibai Castro Egia
Ekoiztetxea: Tentazioa, Gastibeltza Filmak
Generoa: Dokumentala


Online salmenta itxita