Zornotza Aretoa

Moor Krad (Ertza)

ZORNOTZA ARETOA. 65 min. 6,20€.

Moor Krad ikuskizunak argitara atera nahi du gu guztiok gordetzen dugun itzala. Bizitzan zehar, hainbat arrazoi ezberdinengatik ezkutatzen goazen eta gure parte izango ez balira bezala, gure izaeraren gela ilunenean gordetzen ditugun alderdiez osaturiko itzala.

Puruak jaiotzen bagara ere, gizartean onartuak sentitze aldera, gure izaerako zein zati botako dugun zakura erabakitzen pasatzen dugu haurtzaroa eta gaztaroaren parte haundi bat; eta gainontzekoa berriz, zaku hori nola hustu asmatu ezinik.

Lur zati honetan bizi diren pertsonaiek badakite alde ilun bat dutela eta honek aldi berean beraien izaera osatzen duela. Horregatik ez dituzte beraien kontraesanak ezkutatzen eta benetan diren bezala agertzen dira besteon begietara. Moor Kraden ez da gezurrik, ez moral bikoitzik, ez eta bizitza paralelorik. Hemen, den guztia, argitara ateratzen da.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Otsailak 2 20:00
Dantza

Zuzendaria: Asier Zabaleta
Dantzariak: Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martinez, Thiago Luiz Almeida, Iosu Yeregui (abeslaria)
Koreografia: Asier Zabaleta, dantzariekin lankidetzarekin
Musika: Marc Kanou (John Dowlanden eta Henry Purcellen lanetatik abiatuta)
Argien diseinua: Junky Mayo
Soinua eta alderdi teknikoa: Eragin Stac
Eszenografia: Pello Artola
Jantziak: Iosu Yeregui

Online salmenta itxita