Zornotza Aretoa

Mundua pitzatuta dago, baina hantxe gabiltza oinez (Tanttaka)

ZORNOTZA ARETOA. 60 min. +8 urte. 5,15€.

Alabarekin nola komunikatu ez dakien aita batek paperezko hegazkin bat bidaltzen dio egunero balkoitik agur esateko. Hegazkinetan idatzitako mezuen bidez, aitak literatura-misioak jartzen dizkio alabari, liburuzain zorrotz baten konplizitatearekin argitu ditzan. Horrela, liburuen eta bizitzaren arteko lotura ezagutuko du neskatoak.

Urte asko geroago, orain idazlea den alaba liburutegira itzuliko da bere lehenengo liburuan jaso duen iniziazio-esperientzia hori kontatzeko.

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarriletik aurrera

Apirilak 13 17:30
Umeentzat euskaraz +8

Egilea: Harkaitz Cano
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
Antzezleak: Miren Arrieta, Sara Cozar, Asier Hernández
Jantziak: Ana Turrillas
Irudiak: Isabel Herguera
Argiztapena: Dani Bernués

Online salmenta itxita