Zornotza Aretoa

MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN (Glu Glu)

ZORNOTZA ARETOA. + 3 urte 59 min. 5€.

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan ze-har ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkar-teko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.
Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mi-tikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela be-harrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutze-ko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.
Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri des-berdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, ele-berrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.

Emanaldi inklusiboa

Ikusmenaren eta entzumenaren arloan zailtasunak izan ditzakeen pertsonek
entzumen-baliabide teknikoak izango dituzte ikuskizunaren esperientzia jaso
eta handitzeko. Ohiko soinu-efektuez gain, hainbat ahots laguntza gisa gehituko dira, zer eta argiztapenaren ñabardura azaltzeko, edota ikus-entzunezko aipuak, eszena bakoitzaren xehetasunak, jantzitegiaren deskribapena eta baita pertsonaien ekintzak azaldu eta kontatzeko.
Proiektuak duen oinarria teknologikoa izango bada ere, ahalik eta modu
organikoenean egingo da, obraren ekintza globalean oztopo izan gabe, soinudatuen trafikoa behar bezala antolatuz, haien artean talkarik gertatu ez dadin.
Lengoaia eszenikoaren apustu berri honek dakarren berritasuna, sormenekoa eta teknologikoa dena, itxuraz, ikuskizunerako ekarpen txiki bat izango da, baina, egia esan, ikusle-mota desberdinen inklusioan pauso handia izan nahi du.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Urriak 1 12:30/17:30
Familientzat euskaraz

Zuzendaritza: Ugaitz Alegria
testua: Galder Perez