Zornotza Aretoa

Museoaren zaindariak

Sinopsia

Vincent katu gaztea Maurice izeneko sagutxo batekin elkartzen da piano zahar batean uholde batetik ihes egiteko. Marinel talde batek instrumentua jaso eta museora bidaltzen du. Hemen, Vincentek eliteko katuen eskuadroi bat ezagutzen du, urteetan karraskarien eta beste piztien maisulanak babesten aritu dena. Vincentek benetako katu-familia bat aurkitzea du amets, baina ez du bere lagun Maurice galdu nahi, bizitza salbatu baitzion, eta ezkutatzera behartuta dago. Baina bere lagunak badu ahulezia bat: maisulanik ospetsuenak marruskatzea. Munduko pinturarik onenetako bat, La Gioconda, museora eramaten dutenean dena zailtzen da: sagu eta arratoi guztien ametsa murtxikatzea da. Hala ere, ez Vincentek, ez Mauricek, ez Hermitageko katuek ez dakite norbaitek lapurtzeko asmoa duela, eta, orain, Vincentek kemenez eta adimenez jokatu behar du Da Vinciren obra salbatzeko, museoaren ospea babesteko eta Kleopatraren, Egiptoko ganberan bizi den katu eder baten, bihotza irabazteko.


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Martxoak 23 eta 24; 17:00etan

HAURRENTZAKO ZINEMA EUSKARAZ
GENEROA: KOMERIA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Koty Ermitazha
Ekoizpen urtea: 2023
Iraupena: 80 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia eta haurrentzat bereziki gomendatua
Herrialdea: Errusia
Zuzendaria: Vasiliy Rovenskiy
Gidoia: Elvira Bushtets, Fyodor Derevyanskiy, Vasiliy Rovenskiy, Gerry Swallow
Musika: Anton Gryzlov
Argazkia: Fedor Mezentsev
Aktoreak: Roman Kurtsyn, Pavel Priluchnyy
Ekoiztetxea: Licensing Brands
Generoa: Komeria