Zornotza Aretoa

Nevenka (Histrion)

ZORNOTZA ARETOA. 90 min. 8,25€.

2001ean, Espainiako historian lehenengoz, emakume batek irabazi zuen politikari bati jazarpen sexuala egotzita egin zioten epaiketa. Nevenka Fernándezek alkate bat eserarazi zuen akusatuen aulkian. Lehenengo #MeToo kasua izan zen estatuan, eta auzitegiek arrazoia emakumeari eman bazioten ere, publikoki estigmatizatua izan zen. Orainalditik begiratuta, kasuak izan ginenaren irudia erakusten digu; aurreratu duguna ikus dezagun baina baita zauriak ere. Gaur egun, oraindik ere, «Nevenka» ispilua da haren aurretik izan ziren eta ondoren etorri diren emakumeentzat; aldatu egin den —edo agian ez hainbeste— gizarte baten isla da.

Nines Carrascalek eta Gema Matarranzek osatzen dute Histrión Teatro, antzerki garaikidean erreferentziazkoa den konpainia. Taldearen ibilbide artistikoak bi euskarri nagusi ditu: testua eta interpretazioa. Testua da proposamen artistikoa eusten duen egitura, eta interpretazioa, berriz, antzezleen eta ikusleen arteko lotura estua.

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarriletik aurrera

Otsailak 23 20:00
Antzerkia Gazteleraz

Dramaturgia eta zuzendaritza: Maria Goiricelaya.
Antzezleak: Gema Matarranz, Ales Furundarena, Marta Megías.
Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Álvaro Gómez Candela.
Argiztapenaren diseinua: Juan Felipe «Tomatierra».
Jantzigintza: Laura León.

Online salmenta itxita