Zornotza Aretoa

Ninjababy (JBGA)

Sinopsia

23 urterekin Rakelen bizitza aldatu egiten da haurdun dagoela jakiten duenean, beranduegi beharbada. Rakel ilustratzailea da eta hainbat proiektutan parte hartzea maite du, baina haur bat haztea? Rakelek uste baino lehenago egin behar dio aurre galdera horri, eta ezustekoa bikoitza da: sei hilabetekoa da, eta, beraz, ez dago abortatzeko aukerarik. Garagardoa, drogak eta atxikimendurik gabeko sexua maite ditu, ez du inolako interesik ama izateko. Erabakirik hartu aurretik, bere ninjababy marrazten hasten da, eta horrek ez dizkio gauzak batere erraz jarriko.

Kritikak

“Grazia eta kakoa du, sentikortasuna eta samurtasuna, sinpatia eta mingostasuna (…) Animazio xumeak, ia naifikoak, ausardiazko pelikula bat biribiltzen dutenak zentzu guztietan, beti zuzena, lagunartekoa eta adierazkorra.”
Javier Ocaña: El País egunkaria

“Flikkek sormen handiko lana egiten du (…) Film guztiz aparta da, nahiz eta bere argumentu eta hizkeraren arruntarekin jolastu.”
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Gaiaren seriotasuna inola ere traizionatzen ez duten asmamen eta umore-sen eraginkor baten kontakizuna (…) bis komikoaren eta sakonera emozionalaren arteko oreka zehatz hori da filmaren aukera nagusia. “
Nando Salva: Diario El Periódico

Sariak

2021: Europako Zinemaren Sariak: Komedia onena


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Azaroak 15; 20:15etan

ZINEKLUBA
GENEROA: KOMERIA DRAMATIKOA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Ninjababy
Ekoizpen urtea: 2021
Iraupena: 103 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat eta bereziki gomendatua genero-berdintasuna sustatzeko
Herrialdea: Noruega
Zuzendaria: Yngvild Sve Flikke
Gidoia: Johan Fasting, Yngvild Sve Flikke, Inga Sætre
Musika: Kare Vestrheim
Argazkia: Marianne Bakke
Aktoreak: Kristine Kujath Thorp, Arthur Berning, Nader Khademi, Tora Christine Dietrichson, Silya Nymoen, Evelyn Rasmussen Osazuwa, Trine Wiggen, Morten Svartveit, Janne Heltberg, Kjærsti Odden Skjeldal
Ekoiztetxea: Motlys
Generoa: Komeria dramatikoa


Online salmenta itxita