Zornotza Aretoa

Onintze

ZORNOTZA ARETOA. 70 min. 6€.

ONINTZE, Zornotzako abeslari eta konpositorea da. 2005ean Seiren taldearekin hasi zuen eta hiru disko argitaratu zituen. Musika ibilbide baten ondoren, berritu egiten da gaztelaniaz abestuz, Pop testuinguruan kokatzen diren abesti pertsonalak.

2018an kaleratu zuen bere lehen singlea, “A la luz de la luna”, Islandian grabatutako bideoklip ikusgarri batekin batera. Horri esker, Neox Discoveren lehen edizioaren irabazleetako bat bihurtu zen.

2019an, “Punto de partida” argitaratu zuen, Paco Salazarrek (LODVG, Dani Martin, Pablo Alborán…) ekoitzitako bakarkako lehen diskoa.

ONINTZEk Juan Guevarak (Rózalen, Luis Fonsi, Maldita Nerea, Raphael…) ekoitzitako “¿Por qué quedarme callada?” EP berriaren irteerarekin bukatu zuen 2022a.

2023an, “¿Por qué quedarme callada?” zuzenean aurkezteko birari ekin dio, hainbat hiritan geldialdiak eginez: Madril, Bartzelona, Bilbo, Donostia, Iruña, etab. Gainera, Alex Ubagoren “20 Años” birako artista gonbidatua izan da.

Online salmenta itxita