Zornotza Aretoa

Pequeñas cartas indiscretas

Sinopsia

20ko hamarkada. Littlehampton kostaldeko hirian, Edith Swan debotoa eta herriko beste biztanle batzuk eskandaluzko gutunak jasotzen hasi ziren, hizkera xelebre bezain lizunez idatziak. Berehala, Rose Goodingek, auzokide oldartsu batek, bere askatasuna eta alabaren zaintza arriskuan ikusten ditu salaketa horien ondorioz. Gutunek herriak hondatzen jarraitzen duten bitartean, Gladys Moss polizia-agenteak lanean jarriko du bere burua misterioa argitzeko eta nahaste-borraste honen benetako erruduna harrapatzeko.

Kritikak

“Gidoiak eta eszenaratzeak xehetasunetan erreparatzeko, erritmo estimagarriari eusteko eta dramatikoa eta umorezkoa behar bezala kokatzeko trebetasuna dute. “
Oti Rodríguez Marchante: ABC egunkaria

“Colman, Jessie Buckley eta Anjana Vasanek interpretazio handiko triangelua osatzen dute (…) girotze, jantzi eta kokapen arduratsua. (…) komedia kostunbrista eta arina da. “
Nuria Vidal: Zinemania

“Gozamena da Colman eta Buckley elkarrekin ikustea (…) Bi aktoreek sakontasuna ematen diete beren pertsonaiei, dramari erritmoa gehiegi jaisten utzi gabe. “
Helen O ‘Hara: Time Out


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Apirilak 28 eta 29

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: BELTZ KOMERIA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Wicked Little Letters
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 101 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 16 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Erresuma Batua
Zuzendaria: Thea Sharrock
Gidoia: Jonny Sweet
Argazkia: Ben Davis
Aktoreak: Olivia Colman, Jessie Buckley, Anjana Vasan
Ekoiztetxea: Blueprint Pictures
Generoa: Beltz komeria