Zornotza Aretoa

Pin Pang (Xabi Larrea)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 5€.

Mundu biribil, zuri, garbi eta desiratu bat… ping-pong pilota bat bezain leuna.

Nork ez du nahi azken finean pilota zuriak eduki!! Jateko, berotzeko, bizitzeko.

Gero eta pilota gehiago ekoiztu, garatu eta arpilatu, zeren, hemen, guztia borobila denez, ezerk ez dauka amaierarik.

Pin Pang umorezko zirku ikuskizuna da, gure bizitza mailaren bideragarritasun ezari buruzkoa eta kolapsorako bidean goazela dioena. Gutxiagorekin bizitzera gonbidatzen gaituena.

18 hilabete baino gehiagoko sorkuntza, ikerketa eta entrenamenduko ikuskizuna, ping-pongeko piloten manipulazio teknika landua erabiliz, malabarismo eta magiako teknikak aurkezten dira.

Eskatu hemen zure sarrera
Irailaren 1etik aurrera

Abenduak 29 17:30
Umeentzat hitzik gabe +7

Zuzendari artistikoa: Txefo Rodríguez
Ikusizkoen eta magiaren zuzendaritza: Imanol Ituiño
Ideia, ekoizpena eta aktorea: Xabi Larrea
Sorkuntza lana: Imanol Ituiño, Txefo Rodriguez, Xabi Larrea
Laguntzailea sorkuntza lanean: Pepa Gil
Gorputzaren eta keinuen gramatika: Gotzon Mujika
Jantziak: Areli Egia
Musika: Pablo Fdez Arrieta
Argien diseinua: John Luhman

Online salmenta itxita