Zornotza Aretoa

Red Rocket

Sinopsia

Mikey Saber porno zinemako izar handi bat zen, baina bere urrezko garaia igaro da eta bere ibilbidea gainbeheran dago. Hori dela eta, Los Angeles utzi eta bere jaioterrira itzultzea erabakitzen du, Texasko herri txiki batera, non jaio eta hazi zen, eta inork ez du faltan botatzen. Ez zaio erraza izango lana aurkitzea, bizitzen jartzea eta bizimodu berri bat sortzea hiri honetan, non gezurra eta etorri berriarenganako mesprezua nagusi diren.

Kritikak

“Amerikar ametsaren kozkor baten kronika handia. Bakerrek berriro erakusten du zergatik den bere herrialdeko kronista handienetako bat (…) Bakerrek aurrez aurre, enpatiaz eta inor epaitu gabe begiratzen duen errealitate lizuna.”
Elsa Fernández-Santos: El País egunkaria

“Pertsonaia estudio bikaina (…) Bakerrek berezkoa duen maitasun eta harridura nahasketa horrekin begiratzen dio Simon Rexek pizten dion berari, gogo liluragarri batetik bere burua entregatzen duen aktoreari.”
Sergi Sánchez: La Razón egunkaria

“Filmak naturalismo zikina eta aldi berean begirada bero, liriko eta mingarria uztartzen ditu. (…) bere gordintasunean sentikortasun dotorea duen istorioa. Basatiki zintzoa.”
Luis Martínez: El Mundo egunkaria

“Lotsagabea, sexuala eta basatia da, tragikomedia jasanezina (…) Ausarta, desafiatzailea eta entretenigarria gainera, pelikula hau, besterik gabe, zinema hutsa da.”
Janire Zurbano: Cinemanía

Sariak

2021: Cannesko Zinemaldia: sail ofiziala
2021: National Board of Review (NBR): urteko film onenak
2021: Los Angelesko Kritikarien Elkartea: gizonezko aktore onena (Simon Rex)
2021: Independent Spirit sariak: gizonezko aktore onena (Simon Rex)
2021: Chicagoko Kritikarien Elkartea: gizonezko aktore onenaren saria (Simon Rex) eta gidoia
2021: Gotham sariak: gidoi, antzezpen protagonista eta errebelazio onena izendatua


Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago

Ekainak 20, astelehena, 20:15etan

ZINEMA KOMERTZIALA
GENEROA: KOMERIA DRAMATIKOA

FITXA TEKNIKOA

Jatorrizko izenburua: Red Rocket
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 130 minutu
Kalifikazioa: Ez da gomendatzen 18 urtetik beherakoentzat
Herrialdea: Estatu Batuak
Zuzendaria: Sean Baker
Gidoia: Sean Baker, Chris Bergoch
Argazkia: Drew Daniels
Aktoreak: Simon Rex, Bree Elrod, Brenda Deiss, Suzanna Son, Vickie Pearce, Ethan Darbone, Judy Hill, Shih-Ching Tsou, David Maxwell, Brittney Rodriguez, Karren Karagulian, Bashir Abboud, Kevin Cavanaugh
Ekoiztetxea: A24
Generoa: Komeria dramatikoa


Online salmenta itxita