Zornotza Aretoa

Satisfacshow (Catalunya)

Orain haizeak jotzen ari dira!! Antzerki ikuskizun unibertsala, musika, keinu eta umorezko antzerkiarekin. Fanfarria bat, munduan zehar beren bertsio eta estiloekin bidaiatzen duten bost kaleko musikari.

Bidaia “existentzial” honek beste formatu batzuetatik pasatzera eramaten ditu musikariak, bilakaera naturalaren ondorioz, ez aurrez pentsatua: musika klasikoa, jazza, popa, rocka eta funka.

SARRERA DOAN

SARRERAK LORTZEKO PAUSOAK

1.    EKAINAREN 1etik 10era IZEN EMATEA

Zelaieta zentroan Ametx Txartelarekin izena eman beharko da ekainaren 1etik 10era.

Ordutegia: 8:30 – 20:30/ Aurrez aurre edo telefonoz 94 630 06 50

4 sarrera gehienez txartel bakoitzeko. Sarrerak doakoak izango dira.

2.     EKAINAK 11 ZOZKETA

Ekainaren 11n sarreren zozketa egingo da izena eman dutenen artean

3.     EKAINAREN 14tik 18ra SARRERAK JASO

Sarrerak Zelaieta zentroan, aurrez aurre, Ametx Txartelarekin jaso beharko dira.

Ordutegia: 8:30 – 20:30

Epe barruan jasotzen ez diren sarrerak ITXARON ZERRENDAKO pertsonei eskainiko zaizkie zozketaren ordenan.


Ekainak 25 , Ostirala 16:30 eta 20:00
ZORNOTZA ARETOA
Kontzertu hau ONLINE

Ekainaren 25ean 22:00etatik aurrera

MASKARA DERRIGORREZKOA