Tadeo Jones 3: La tabla esmeralda
Sinopsia
Tadeori gustatuko litzaioke bere arkeologo lankideek beste bat bezala onartzea, baina beti nahasten du: sarkofago bat txikitzen du eta bere lagun Momia, Jeff eta Belzoniren bizitza arriskuan jartzen duen konjuru bat askatzen du. Denak aurka dituela eta Sararen laguntzaz, abenturaz beteriko ihesaldi bati ekingo dio Tadeok, Mexikotik Chicagora eta Paristik Egiptora eramango duena, momiaren madarikazioarekin amaitzeko modua aurkitzeko.
Kritikak
“Ez da sagako film gogoangarriena izango, baina bai protagonistaren erretratu harrigarriena (…) akzio handiko abentura-film duina.”
Javier Ocaña: El País egunkaria
“Hirugarren zati honek jauzi esponentziala egiten du, eta birtuosismo maila handiagoa lortzeaz gain, bilbea hobeto artikulatuta dago, egitura arinagoa du, abenturazaleagoa da, dibertigarriagoa da eta ideia hobeak ditu.”
Beatriz Martínez: El Periodico de España
“Filmak, entretenitzen duen aldi berean, naturaltasunez erakusten dizkie txikiei hainbat balio positibo (…) Hirugarren abentura honek hasierako freskotasuna eta espiritu ludikoa berreskuratzen ditu.”
Juan Pando: fotogramas
“Akziozko eszena etengabeen plangintza nabarmena da, Espainiako animazioa lehen lerroan jartzen duen mirari teknikoa.”
Rubén Romero: Cinemanía
Erosi zure sarrerak hemen
Ez itxaron gehiago
HAURRENTZAKO ANIMAZIO ZINEMA
GENEROA: ABENTURAK
FITXA TEKNIKOA
Jatorrizko izenburua: Tadeo Jones 3: La tabla esmeralda
Ekoizpen urtea: 2022
Iraupena: 89 minutu
Kalifikazioa: Guztientzat egokia eta haurrentzat bereziki gomendatua
Herrialdea: España
Zuzendaria: Enrique Gato
Gidoia: Manuel Burque, Josep Gatell
Musika: Zacarías M. de la Riva
Argazkia: David Alonso, Pepe Cazorla
Ekoiztetxea: Telecinco Cinema
Generoa: Abenturak