Zornotza Aretoa

URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI! (Porrotx eta Marimotots)

ZORNOTZA ARETOA. 70 min. 5€.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen urtemuga dela eta, pailazook ospakizunetan gabiltza. Urte hauetan guztietan, makina bat abentura bizi izan ditugu eta gure lagunekin ospatu nahi ditugu. Herriz herri joanen gara Panpoxa furgonetan haien guztien bila, irribarrea agerian.

ADI! Emanaldi honetan PORROTX ETA MARIMOTOTS egongo dira.

IZEN EMATEA SARREREN ZOZKETAN PARTE HARTZEKO.

  1. Zelan:
    2-10 urte bitarteko umearen AMETX TXARTELA izan behar da izena emateko.
    Gehienez 3 Ametx Txartel batera eman ahal izango dute izena talde baten eta 2 sarrera gehienez txartel bakoitzeko. Ume bakoitza multzo bakar baten egon ahal izango da zozketan sartzeko.
  2. Non:
    Izen ematea aurrez aurre Zelaietan edo 94 630 06 50 telefonoan astelehenetik ostiralera.8:30etatik 21:30etara
  3. Noiz:
    Izen ematea: Urtarrilaren 23tik 27ra
    Zozketa: Otsailaren 1ean
    Sarrerak ordaintzeko epea: Otsailaren 6tik 10era
  4. Itxaron zerrenda:
    Zozketan esleitutako sarrerak epe barruan ordaintzen ez direnean, zozketaren itxaron zerrenda jarraituko da hauek banatzeko.
  5. Gelditzen diren sarrerak webgunetik eta Zelaietan eta Zornotza Aretoan salduko dira otsailaren 6tik aurrera.