Zornotza Aretoa

URTXINTXAREN FABULA (La Baldufa)

ZORNOTZA ARETOA. 50 min. 5€. + 3 urte

Kirikiño handia haritz handi baten gerizpean bizi da lasai-lasai. Bere kideak zaintzen ditu, munduaren zatitxo batez gozatzen duen bitartean. Baina egun batean urtxintxa atsegin, bihurri eta jostalari bat etorri eta ordura arteko bakea hankaz gora jarriko du. Elkarrekin bizitzea ez da erraza izango. Kirikiñoa zakartu egingo da, urtxintxak gehiago jakiteko eta partekatzeko gogoa erakusten duen bitartean. Fabulen ezaugarrietako bat amaieran beti irakaspen morala izaten dutela da. Beraz, zertaz ari zaigu urtxintxaren fabulak? Ikuskizunaren bidez, La Baldufa taldeak gure arteko desberditasunetan eta mestizajean pentsatzea, hausnartzea eta sakontzea proposatzen digu. Azken batean, kirikiñoa eta urtxintxa guztiz desberdinak diren arren, makina bat aukera dute elkarrengandik ikasteko eta ikasitakoa elkarrekin partekatzeko.

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarrilaren 1etik aurrera

Otsailak 11 17:30
Familientzat euskaraz

Egileak: Jokin Oregi & La Baldufa
Zuzendaritza: Jokin Oregi
Antzezleak :  Kirikiño: Carles Pijuan/Ferrán López
Urtxintxa: Emiliano Pardo/Enric Blasi 
Musikaria: Pau Elias
Teknikaria: Anjos Fernández

Online salmenta itxita