Zornotza Aretoa

Torreburutik Euskal Herrira kantuz

AMOREBIETA IV FRONTOIA. 120 min. Doan.

Zalantzarik ez dago 1980. Urtean Oskorri talde mitikoak “Euskal Herrian Euskaraz “ abestia argitaratu zuenetik, euskaldunon artean di-da batean bihurtu zela ereserki.
Aldarrikapen kutsua izateaz gain, musika gustagarri eta goxoa ere badauka.
Eta letra?
Maisulana!!
Xabier Amurizak egina! Baita beste hainbat abestiren letrak ere gure Xabierrenak dira.
Izan ere, gazte gaztetatik izan duen jokabidea eta gizatasuna, aipatutako ekarpenaren parekoak edo handiagoak dira. Eta ahaztu barik Etxanoren izena beti aldean izan duela. Hori dela-eta, harro sentiarazteko moduan gaude.
Hori guztia kontuan hartuta, beharrizana sentitu genuen; Xabierrek eskainitakoari esker-ona adierazi beharra, azken batean.
Eta beharrizan horretatik sortu da omenaldia. Xumea, norentzat den kontuan hartuta, baina bihotzez eta maitasun handiz jaioa.
Beraz, azaroaren 11n, egingo den “Torreburutik Euskal Herria Kantuz” ikuskizun honetan parte hartzeko gonbitea helarazi gura dizuegu.

Online salmenta itxita