Zornotza Aretoa

Zeozertan dabil baina ez dakit zertan (Metrokoadroka)

ZORNOTZA ARETOA. 80 min. 8,25€.

Etxe bat, edozein etxe. Egongela bat, edozein egongela. Hiru lagun, elkarri galdezka: “Gu familia bat gara?”. Antzezlana hasi eta ikusleak ez du argi izango zein den hiru pertsonaien arteko harremana, baina bere ekintzen harira joango da deskubritzen hiruko honek ezkutatzen duena. Hari horretan, familiari loturiko galderek, kontraesanek eta umorezko zirtoek zeharkatuko dute antzezlana. Familiaren ideiatik tiraka sitcoma eta poesia bisualaren arteko antzezlana osatu du Metrokoadroka kolektiboak.

Eskatu hemen zure sarrera
Urtarriletik aurrera

Maiatzak 10 20:00
Antzerkia euskaraz

Zuzendaritza: Marina Suarez Ortiz de Zarate, Oier Guillan
Antzezleak: Maite Aizpurua, Edurne Azkarate, Javier Barandiaran
Jantziak: Idoia Beratarbide
Ekoizpena: Oscar Picazo (ENTER Banaketak)
Argiak: Junki Mayo
Soinua: Patxi Suinaga
Eszenografia laguntzailea: Alvaro Ledesma