Zornotza Aretoa

DANTZAREN DOINUAK (Zornotzako Musika Banda)

JAUREGIBARRIA APARKALEKUA. Doan.

Azken konexio honek amaiera emango dio aurtengo kontzertu denboraldiari. Honako aukera honetan multidisziplinaritate natural bat aztertuko dugu: musika eta dantza. Dantzak beti behar du musika berau jaio eta gauza dadin. Beraz, bi disziplinek lotura hertsia dauakatela esan daiteke.

Zornotzako Musika Banda,  Zornotzan musika sustatzen duen agente kulturaletako bat da. 2019an birsortu zuen Aritz Labrador zornotzarrak 40 urte baino gehiago desagertuta egon ostean. Gaur egungo banda era berriztu baten jaio da, bereziki musika alor sozialera eramateko asmoz, ildo artistikoari eutsiz eta helburu pedagogikoa ahaztu gabe. Bandak, hortaz, oinarrizko hiru funtzio ditu: funtzio soziala, funtzio pedagogiko-didaktikoa eta funtzio kultural-artistikoa; Bandaren proiektuek ez lukete zentzurik izango hiru funtzioak bateratuta agertuko ez balira. 

SARRERA DOAN