Zornotza Aretoa

AISILANetik pozez zoratzen gaude Zornotza Aretoan zerbitzua ematen duen enpresa izatera itzuli garelako.

Gure konpromisoa da ahalik eta kalitate handieneko zerbitzua eta berotasun handiko arreta eskaintzea, zure etxean bezala senti zaitezen antzerki-, dantza-, musika- edo zinema-emanaldi batez gozatzeko bisitatzen gaituzunean.

Hemendik aurrera, adibidez, sarrerak lasai erosi ahal izango dituzu edozein ordenagailu, tablet, mugikor eta abarretik, eta behar duzun denbora hartu.

Oso pozik gaude, eta opari bat egin nahi dizugu. Asteburu honetako zine sarrera internet bidez erosten baduzu, 1 € oparituko dizkizugu. Ikusiko duzu zein erraza eta erosoa den.

Laster Zornotza Aretoan ikustea espero dugu. Eskerrik asko zure arretagatik eta laster arte.