Lehen lerroan lanean egon direnen zornotzarrei omenaldia
Uztailaren 15ean, 20:00etatik aurrera ikusgai
Pandemian lehen lerroan lanean egon diren Amorebieta-Etxanoko herritarrei omenaldi bat egiteko bideoa. Etxealdian hain garrantzitsuak izan diren behar-beharrezko taldeei begira egin da eta herriko 10 pertsonek hartu dute parte, osasun langileak, garbitzaile, erresidentzietako langileak, dendetako langileak, udaltzaingo eta udal lan brigadako pertsona bat euren artean. Batzuk bideo honetan agertzen dira eta beste batzuk ez, baina guztion lana eskertzeko mezu bat da, eta honekin aurtengo pregoia ordezkatu nahi da.