Apirilaren 23an, 20:15etik aurrera ikusgai

Moby Dick 6 urtetik aurrerako ikusle guztientzako ikuskizuna da. Bertan, literatura unibertsaleko artelan honen handitasuna nolabait islatzen saiatu gara. Eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea, izan ere, zentzugabea eta handizaleegia izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta gure imajinazioa martxan jartzeko aukera paregabea dugu, gure gazteak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheratan murgiltzeko. Hori guztia ikusi ahalko du ikusleak elementu eszenikoak, erritmoa, umorea, musika, aktoreen lana eta Melvilleren hitzak lagun. Ismael Pekoden ontziratuko da, Acab kapitainaren balea ontzian. Bidaian zehar, itsasoko bizimoduaren plazerez gozatuko du, lagunak egingo ditu, eta balea mota desberdinak identifikatzen ikasiko du. Baina, Acab kapitainak balea zuria harrapatzea baino ez du izango buruan eta obsesio horrek hondamendira eramango ditu bai Pekod, bai eta tripulazioa ere.

Fitxa artistikoa Egiletza: Gorakada – Julio Salvatierra

Zuzendaritza: José Carlos García

Zuzendaritza Laguntzailea: Ana Peres

Aktoreak: Aritza Rodríguez José Cruz Gurrutxaga Eriz Alberdi

Musika zuzendaritza, konposaketa eta bibolina eskenan: Fran Lasuen

Soinu Txikia Eskenan eta “Moby Vals” airea: Unai Laso

Argiak: Javi Ulla

Eszenografia, diseinua, errealizazioa eta attrezzoa: Javi Tirado

Egitura: Eskenitek Jantziak. Diseinua eta errealizazioa: Ikerne Jiménez

Ekoizpena eta zuzendaritza artistikoa: Alex Díaz