Disfruta ezazu Zornotza Aretoan
Higiene sanitarioko neurriak
Maskara
Zornotza Aretoaren barruan, maskara erabiltzea hautazkoa da.
Eskuak garbitzea
Sarreran, gomendarria da eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea, eta jende guztiaren eskura jarriko da. Komunek xaboia eta ura ere badute horretarako.
Leihatila, sarrera eta irteera
Txarteldegian
Leihatila ikuskizun bakoitza hasi baino ordu eta laurden lehenago irekiko da eta ikuskizuna hasi baino 10 minutu lehenago itxiko da. Garrantzitsua da txarteldegira aurrerapenez iristea, ilarak ekiditeko.
On line erostea gomendatzen da leihatilan ilarak saihesteko. Hemen eros ditzakezu sarrerak: http://www.zornotzaaretoa.eus/zure mugikorretik edo beste edozein gailu elektronikotatik.
Txartelarekin ordaintzea
Txartelarekin edo kontakturik gabeko sistemarekin (contactless) ordaintzea gomendatzen da.
Ateak irekitzea
Zornotza Aretoak ikuskizun bakoitza hasi baino 20 minutu lehenago irekiko ditu ateak. Barrutira sartzeko azken unera arte ez itxarotea eskatzen dugu, eta, barrura sartzen garenean, ahalik eta azkarren joan behar duzu zure besaulkietara, betiere aretoko langileen argibideei jarraituz.
Antzokiaren eguneroko garbiketa
Gure instalazioak funtzio bakoitzaren ondoren garbitzen eta desinfektatzen dira sakon: korridoreak, besaulkiak, eskudelak, komunak, etab.
Eguneratzea
Unean uneko osasun-gomendioen eta araudiaren bilakaeraren arabera, neurriak eguneratuko ditugu eta behar bezala informatuko dugu.
Eskerrik asko zure ulermen eta laguntzagatik..