Zornotza Aretoa

Sorkuntza-Proiektuetarako espazioak

KM0 SORKUNTZA-PROIEKTUETARAKO ESPAZIOAK LAGATZEKO PROGRAMA

Xedea
Programa honen helburua Amorebieta-Etxanoko Udaleko Kultura Sailaren espazioak lagatzea da, hainbat diziplinatako sorkuntza artistikoko proiektuetarako.

Norentzat
Profesionalek edo profesionalak ez direnek aukeratu ahal izango dituzte espazioak, baldin eta diseinuko, argazkigintzako, arte ederretako, ikus-entzunezkoetako, musikako, antzerkiko, dantzako, letretako… ikasleak badira, banaka edo taldeka, programa honetarako baldintzak betetzen dituen proiektu bat aurkezten badute, proiektuaren lan-taldean partaideen % 50etik gora herrikoak badira eta Kilometro 0 programaren aurreko edizioan parte hartu ez badute.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Proiektua atxikitutako dokumentazio gisa aurkeztu beharko da, kultura eta kirol sailaren ESPAZIOEN eskabidearekin batera.

Pertsonalki, helbide honetan:

Zelaieta Zentroa, Zelaieta parkea z/g 48340 Amorebieta-Etxano

Astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 21: 30era, etenik gabe.

Edo posta elektronikoz: Zelaieta@amorebieta.eus. Gaia: KM0 ESPARRU LAGAPENA PROPOSAMENA

Proiektu bat aurkeztu beharko da, honako hauek jasoko dituena:

  1. Proiektuaren deskribapena eta helburuak.
  2. Lan-taldea, tokiko parte-hartzaileak, proiektuan duten pisua eta ibilbidea adierazita.
  3. Proiektuaren gutxi gorabeherako kronograma, espazioa erabiltzeko egutegia.
  4. Proiektua garatu ahal izateko laga beharreko espazioaren gutxieneko ezaugarriak.
  5. Eskatzaileek proiektuari emango dizkioten materialak eta baliabideak.

Hautaketa
Proposamenak honako irizpide hauen arabera baloratuko dira:

Proiektua aurkezten duen artistaren edo taldearen lanbide-heziketa.

0-1 puntu

Tokiko parte-hartzea

% 100 4 puntu

% 99 – % 75 3 puntu

% 74-% 50 2 puntu

% 50 baino gutxiago ez dira kontuan hartuko.

Berrikuntza eta kalitate artistikoa. Berrikuntza diskurtsoan, lanean edo prozesuan, proposamenaren zeharkakotasuna

0-5 puntu

Euskara. Euskararen erabilera proposamenean.

0-2 puntu

Genero-ikuspegia. Parte hartu duten emakumeen kopurua. Genero-ikuspegia proiektuaren helburuetan.
0-2 puntu

Inklusioa eta iraunkortasuna.

0-1 puntu

Denbora-, teknika- eta aurrekontu-bideragarritasuna

0-5
Herritarrengana itzultzea.

0-5
Praktika artistiko garaikideen arteko diziplina aniztasuna eta hibridazioa erakusten duten proposamenak baloratuko dira, eta, beraz, arte garaikideen teknika eta hizkuntza guztiak sar daitezke.

Guneen lagapena urte osoan eska daiteke, eta lokalak erabilgarri dauden egunetan esleituko dira, aurrez adierazitako irizpideen arabera.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura-arloko teknikariek eta dinamizatzaileek egingo dute hautaketa.

Lagapenaren baldintzak

Eskaera onartu ondoren, aseguru bat kontratatu behar da, eta hitzarmen bat sinatuko da instalazioak behar bezala erabiliko direla bermatzeko eta esleitutako egutegia eta ordutegia eta lagatako espazioaren araudia errespetatzeko.

Proiektua bukatzeko edo proiektuaren bilakaeran zehar Amorebieta-Etxanoko herritarrei zabaltzea eskatzen da, erakusketa, hitzaldi, tailer, argitalpen, espazio publikorako irteera, ikuskizun, herritarren parte-hartze prozesua edo proposatzen den beste edozein formatutan.

Herritarrei aurkezpen hori egiteko, 1.000 €arteko kontratua edo ordainketa egin ahal izango da, proiektuaren arabera eta  udal-teknikarien proiektuaren jarraipenaren ondoren. Kontrataziorako eta ordainketetarako, administrazioak kontratazio artistikoetarako egin ohi dituen urratsei jarraituko zaie.

Datu pertsonalak babesteko araudiaren arabera, Amorebieta-Etxanoko Udalak tratatuko ditu proposamenean jasotako datuak espazioaren lagapena kudeatzeko helburu bakarrarekin, eta ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak hala agintzen ez badu. Era berean, aurkezten diren eta hautatzen ez diren proiektuak ez dira jendaurrean jarriko.