Paseo de Zelaieta parkea (Zigor Ayarza, Rosalinda Incardona)
2009an estreinatutako ‘Paseo de Zelaieta parkea’ dokumentala Zigor Ayarza zornotzarrak zuzendu zuen eta Rosalinda Incardonaren ilustrazioak ditu. Ordubete eta 20 minutuko iraupena du, eta Pausa Producción Audiovisual ekoiztetxeak ekoitzi zuen, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. Zornotzan barrena mende bateko atzera begirakoa dakar lanak, eta udalerria bere bizipenen bidez berreraikitzen duten zornotzarren ahotsa du.
Tranbia, baserriko produktuen azoka eta igandeei, San Joan jaiei edo Karmengo jaiei kolorea ematen zieten dantza herrikoiak dira dokumental honetan 31 zornotzarrek eta Orobiosetik Zelaietako azokara igandero hurbiltzen zen azokazale batek lehen pertsonan kontatutako istorioetako batzuk.