Soinutxikie emanaldia

Uztailaren 27an, 20:00etatik aurrera ikusgai Nagore Palaciosek eta bere ikasleek triki eta pandero saio berezia eskaino dute online, Santanatxu egunarekin lotuta auden abestiekin, eta denok ezagutzen ditugun dantzekin, herriko hainbat trikitilariren eskutik.

Lehen lerroan lanean egon direnen zornotzarrei omenaldia

Uztailaren 15ean, 20:00etatik aurrera ikusgai Pandemian lehen lerroan lanean egon diren Amorebieta-Etxanoko herritarrei omenaldi bat egiteko bideoa. Etxealdian hain garrantzitsuak izan diren behar-beharrezko taldeei begira egin da eta herriko 10 pertsonek hartu dute parte, osasun langileak, garbitzaile, erresidentzietako langileak, dendetako langileak, udaltzaingo eta udal lan brigadako pertsona bat euren artean. Batzuk bideo honetan agertzen dira […]

Zintzilik 2020

uztailaren 12an, 20:15etik aurrera ikusgai Zintzilik-Enrike Renteria 2020 programak hiru sorkuntza lan berri ditu aurten. Iñaki Olabarri eta Mikel Berrojalbizek 2×3 metroko lan bi egin dituzte, eta lan hauek Zelaieta Zetroko fatxadan ikusgai daude uztailaren 9tik aurrera. Bestalde, Rosalinda Incardonak Amorebieta-Etxanoko udaletxean zintzilikatu du bere lana. Hiru adierazpen artistiko hauen sorkuntza lana dokumentatu egin da […]

Haizetara 14+

Ekainaren 19an, 20:15etik aurrera ikusgai Haizetara jaialdiaren 14 edizioen bizipenak, istorioak, eta emozioak biltzen dira bideo honetan. Talde irabazleak, epaimahaiko kideek eta antolatzaileak parte hartzen dute Haizetara jaialdiaren omenaldi honetan.

Urritxe Institutuko desfilea 2006

Maiatzaren 12an 20:15etik aurrera ikusgai. Aurreko astean 1996ko desfilearen bideoak izan zuen harrera ona ikusita 10 urte aurrera egingo dugu eta orain 30 urte dituztenen desfilea gogoratuko dugu. Hemen duzue 2006ko Urritxe institutuko desfilea. Urtero institutuko desfilea antolatu izaten da Urritxe institutuko ikasle eta Amorebieta-Etxanoko dendarien artean. Herrian salduko diren arropak aurkeztu egiten dituzte gure […]

Urritxe institutuko desfilea 1996

Maiatzaren 5ean 20:15etik aurrera ikusgai Urtero institutuko desfilea antolatu izaten da Urritxe institutuko ikasle eta Amorebieta-Etxanoko dendarien artean. Herrian salduko diren arropak aurkeztu egiten dituzte gure gazteak. Aurten ezin izan da ekitaldi hau ospatu, baina 1996an desfilea zelan egiten zen, gogoratzeko eta gazteak lehenengo aldiz gogoratzeko aukera emango dizuegu bideo honetan.

Paseo de Zelaieta parkea (Zigor Ayarza, Rosalinda Incardona)

2009an estreinatutako ‘Paseo de Zelaieta parkea’ dokumentala Zigor Ayarza zornotzarrak zuzendu zuen eta Rosalinda Incardonaren ilustrazioak ditu. Ordubete eta 20 minutuko iraupena du, eta Pausa Producción Audiovisual ekoiztetxeak ekoitzi zuen, Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean. Zornotzan barrena mende bateko atzera begirakoa dakar lanak, eta udalerria bere bizipenen bidez berreraikitzen duten zornotzarren ahotsa du. Tranbia, baserriko produktuen azoka […]