SUGOI SORRIKETA Zornotza Aretoko teknikaria
Zein da zure lanaren egunerokotasuna?
Zornotzan gehienbat asteburuko antzerkiak antolatu, materiala errebisatu, kartelak prestatu… bulegoko lanaren antz handia du. Zinema dagoenetan produkzioa egin behar izaten da; filma prest utzi.
Nola murgildu zinzen teknikari lanetan? Zeintzuk izan ziren honaino heltzeko pausuak?
Duela 18 urte ingenieritza ikasten nengoela lagun batekin lanean hasi nintzen estilo hauetako lanetan, eta apurka apurka enpresa horretako jendearekin harremanak estutzen joan nintzen. Ikastaroak egin genituen elkarrekin, eta hemen bukatu dut.
Zein da zure lanetik gehien gustatzen zaizuna?
Orain aretoan nago, espazio itxi batean. Lehen, espazio irekietako teknikari bezala aritu izan nahiz. Beraz, oso ezberdina da. Gauza onak eta txarrak ditu. Ez nuke jakingo esaten zer den gehien gustatzen zaidana, azken batean oso ezberdina delako beti. Baina, nire lanean topo egiten dudan jendearekin egotea gustatzen zait.
Eta gutxien?
Zuzeneko teknikoen gutxiespena. Azken batean gaur egun gehiago baloratzen dira telebista programetako teknikoak, esaterako. Gu normalean ez gara begi bistara egoten, baina gu gabe ez legoke ez kontzerturik, ez jairik. Lelokeria bate maten du, baina urte asko pasa eta gero ohartzen zara zenbat jende dagoen lanean zuzeneko ekitaldi bat aurrera ateratzeko.
COVID1-19aren egoeran asko aldarrikatu da teknikarien egoera. Izane ere, ´normaltasun berria´iritsi arte ezingo baitute bere lana burutu. Zer gertatzen da guzti honekin?
Teknikarien kolektiboa oso gaizki dago, eta gehienbat, espazio irekietan lan egiten dutenak. Nik, ez dauzkat hainbeste gatazka. Baina, egoera honekin kontratu asko bertan behera gelditu dira. Lan kontratu geheienak 3-6 hilabetekoak izaten dira. Artistentzako laguntza asko bildu da, baina teknikoentzako ez. Egoera oso gaizki dago.
Zer dohai behar da teknikari izateko?
Ez da bertute berezirik behar. Zaletasuna, besterik ez. Azkenean lan honek ordutegi desberdin baten lan egitea eskatzen dizu, horrek asko axola ez badizu, ez da beste ezer behar.
Zer da berrogeialdian gehien faltan izan duzuna?
Haizetxoa. Kalera irtetea, dudarik gabe.
Zer aholku emango zenioke zure mundu honetan murgiltzear dagoen bati?
Saiatu, ekin, ikasi. Ez dago beste ezer eta.