Haizetara 14+

Ekainaren 19an, 20:15etik aurrera ikusgai Haizetara jaialdiaren 14 edizioen bizipenak, istorioak, eta emozioak biltzen dira bideo honetan. Talde irabazleak, epaimahaiko kideek eta antolatzaileak parte hartzen dute Haizetara jaialdiaren omenaldi honetan.

Artha (Elirale dantza konpainia)

Ekainaren 26an 20:15etik aurrera ikusgai. Punktuaziodun ibiltzean (dantza jauziak) oinarritutako koregrafia itsasoaren mugimenduekin estuki lotua da. Bost dantzariek emanik, Artha-k gizaki bakoitzaren joateko eskubidea eta askatasuna gogoetatzen ditu. Apainketarik gabe, dantzarien gorputzak ikuskizunaren zutabeak, lehengaiak eta soporte bisualak dira. Fitxa Egilea: Pantxika TelleriaKonpainia: EliralEKoreografoa: Pantxika TelleriaEkoizpena: Thierry BiscaryMusika zuzendaria: Paxkal IrigoyenMusika: Paxkal Irigoyen, Jokin IrungarayArgien […]

Rosalinda, sous le ciel (Ékoma teatro, Cristina Calvo)

Ekainaren 16an 20:15etik aurrera ikusgai “Rosalinda, sous le ciel” umorezko formatu txikiko lana da, eta bakardadeaz, benetakoa izatearen balioaz, bizitzarako grinaz, adoreaz eta maitasunaz hitz egiten digu. Muntaia dinamiko bat da, bidaia bat gogo-aldarte ezberdin, dibertigarri, original, sentikor eta samurretan zehar. Antzezlea: Cristina Calvo​Zuzendaritza: Aitor Pérez

Fakiu (ATX teatroa)

Ekainaren 5ean 20:15etik aurrera ikusgai Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra… eta zelan ez… biolentzia. Besteak beste, gure instintoetako batzuk dira hauek. Haiei esker bizirauten dugu Historiaurretik gaur egun arte. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak. Bata edo bestea sentitzeko egoera jakin (edo batzuetan […]

Blue Bird (Anita Maravillas)

Ekainaren 2an 20:15etik aurrera ikusgai Blue Bird hitzik gabeko ikuskizuna da, publiko guztientzat, giza tamainako txotxongiloekin. Gogoratu 20ko hamarkadako sentsualitatea, musika, zaporea. Maitasun eta abentura istorio bat, txori urdinaren bilaketan. Familientzako Ikuskizuna. Testurik gabe. Fitxa artistikoa: Sorkuntza, eraikuntza eta zuzendaritza: Anita Maravillas Teatro Antzezleak: Miren Larrea, Mireia Nogueras, Valentina Raposo, Iam Agorria Ekoizpena: 71. ataria, […]

Kibubu (Marie de Jongh)

Ekainaren 12an 20:15etik aurrera ikusgai. Xebasek eta Cocók bikote artistikoa osatzen dute, biak dira pailazo. Ilusioa gainezka duten arren oraindik ez dute arrakasta nabarmenik lortu. Ikuskizun berria prestatzen ari direla, Xebasek egiazko gorila bat erostea erabaki du, hezur haragizkoa. Sinistuta dago gorila mendean hartu eta numeroak erakutsiz gero, sekulako txalo zaparrada jasoko dutela. Halere, gorila […]

Atletismoa Zornotzan

Maiatzaren 19an 20:15etik aurrera ikusgai Pausa enpresak ekoiztutako Zornotza atletismo taldearen historiari buruzko dokumentala da. Bertan, 50 pertsona ingururen, atleta ohien eta zuzendarien iritziak jasotzen dira, eta oroimen harrigarri batekin gogorarazten dute klubean egindako ibilbidea, haien penak, entrenamenduak eta garaipenak, pasadizo dibertigarriak… Zornotzako kirol historiaren zati bat da.